XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gureak dira.

- Bai, baiña zabaldu egizuez.

Mikel eta Koldo dardarka jarri ziran.

- Matai, urduri.

Mikel-eri, kolpe bat emonda, karabinerua uretara botatea bururatu jakon.

Baiña ez.

Edo ez eukan hortarako kemenik, edo gehiegi zan hori egitea.

Dana dala, ixillean hartu eban lehenengo maleta ta zabaltzera joan zan.

- Zertarako nahi dozuz honeik zabaltzea?.

Gure gauzak dira - esan eban Mikel-ek, ez zabaltzeko azkeneko nahi batekin.

Baiña alperrik.

Karabinerua zutunik egoan, geldi, hari begira, ta zabaldutea besterik ez eukan.

Zabaldu eban ba lehenengo maleta, ta nahiz eta gaua izan, nahiz eta iluntasuna nausia izan, diruz beteta, millaka billete ondo tolostutakin bete egoala argi ikusi zan.

Gero, bigarrena, hirugarrena ta laugarrena.

Laurak bardin.

Karabineruak, berez, eskua pistola albora eroan eban.

- Nigaz etorri behar zarie.

- Gu? - erantzun eutsan Mikel-ek -.

Ez dogu ezer txarrik egin.

- Hori da jakin behar dana, ezer txarrik egin dozuen ala ez.

- Baiña diru guzti hau gurea da.

Gure banku kontuetatik ataratakoa.

Ez da ostutakoa.

Ez egizu hori pentsau.